APURTU.ORG web gunean, elkarrizketa egin diete Jonen senideei, 7 hilabete beranduago estatu espainiar eta frantsesari Jonekin zer egin duten galdetu diete.
hemen bideoa
Gehiago irakurri...
2009/11/20
2009/11/15
EZ DUGU PASATZEN UTZIKO ERASO BERRI HAU!
Euskal preso politikoen kolektiboa
Espainiako Gobernuaren azken erasoak
Espainiako Gobernua itsu eta temati, euskal presoon kontrako urrats berriak ematen ari da. Haatik, agerian uzten du euskal presoon auzia errotik heltzeko gaitasun politiko demokratiko eza. Bere zitalkeriaren tamaina nabarmen geratzen ari da euskal gizartearen aurrean eta baita nazioarteko komunitatearen aurrean ere.
Euskal presoon irudien aurkako ehizan daramatzate murgilduta azken hilabeteok "inpunitate espazioak" ezabatzeko delako asmo faxistarekin. Jazarpenaren paradigma osatu eta ikusgarri egin nahi dute. Tentelkeria politikoa halakoa, dakarren min eta sufrimendurik ez balego, irudiok ezabatu asmoan desagerrarazi nahiko luketena ez balego.
Orain berriz, zirkular klandestino baten formarekin bisitaldietara datozkigun gure senide eta lagunen miaketak agindu dituzte. Urrats bat bestearen atzetik heldu zaigu. Presoon eskubideen aldeko mobilizazioak indarkeriaz zapuztu, gure irudiak debekatu, senide eta lagunak bidaietako errepide bazterretan kontrolatu, Etxerat elkartearen legez kanporatzea astindu eta orain azkena, bisitak ezabatzeko helburuarekin, elkar ikusteak egin ahal izateko gure senide eta lagunak goitik behera miatzea. Ez ote du agintarion dignitate ezak mugarik? Ba ote da urrats baxuagorik ematerik?
Ohartarazi nahi dugu Espainiako Gobernua: ez dugu pasatzen utziko eraso berri hau!
1. Ez dugu onartuko gure senide eta lagunekiko edonolako jazarpenik. Ez dugu onartuko haiekiko tratamenduan dignitatearen beheramendurik. Eraso bakoitza erantzungo dugu, begirunez tratatuak izango direla bermatu arte.
2. Ez dugu egoera laidogarri eta umiliagarriak ekarriko dituzten bisitaldirik onartuko. Tratu duin eta begirunezkoa izateko eskubidearen alde borrokatuko dugu, azken 30 urteotan egin dugun bezala.
Euskal presoak
Euskal Herrira!!
2009ko azaroa Gehiago irakurri...
atalak
EPPK
2009/11/13
ORKATZ GALLASTEGIRI EGINDAKO TORTURAK AIPAGAI IZAN DIRA NBE-AREN TORTURAREN AURKAKO KOMISIOAN

ETENGABEN plazaratutako informazioa
Egun hauetan Nazio Batuetako Torturaren Aurkako Komitea Espainian egiten diren torturak aztertzen ari da Genevan. Behatokiako ordezkariek ere parte hartu dute bertan eta, besteren artean, tortura salaketak ez ikertzeak dituen ondorioetan sakontzeko, Orkatz Gallastegiren kasua izan zuen aipagai Iratxe Urizar, Behatokiako ordezkariak. Honek gogoratu zuen Auzitegi Gorenak ontzat hartu zuela torturapean hartutako adierazpenak froga nahikoa izateko zigorrezko epai bat oinarritzeko. Hala, Behatokiko abokatuak gaineratu zuen “honek koherentzia ematen dio tortura tresna eraginkorra bezala erabiltzen duen sistema honi, terrorismo kasuetan ikerketa eta auzi-bidea tresna horren bitartez aurrera eramateko” (irakurri behean Behatokiaren prentsa oharra).
>> Orkatzi ezarritako espetxe zigorra eta jasan zituen torturen lekukotasuna
>> gara.net: El Comité contra la Tortura de la ONU debate sobre la actuación del Estado español
>> berria.info: Genevan inkomunikazioa «torturaren jatorri» dela salatu du Behatokiak
BEHATOKIAREN PRENTSA OHARRA
Nazio Batuetako Torturaren Aurkako Komiteak –CAT ingeleseko siglengatik -
42.garren sesioen aldia hasi du, Espainiar estatuko jarduera Torturaren Aurkako Konbentzioaren argira aztertzeko. GKEk, Herri Defendatzailea bezalako instituzioak eta Estatu espainolak berak ere lehenago aurkeztuak dituzte euren txostenak gertakari latz honen aurrean. Orain, lehenengo bi lan-sesioak ospatu dira –asteazken 4a eta asteazken 11a- eta bertan, hainbat giza eskubideen elkarteak hitza hartu dute euren kezkak eta salaketak Komitea osatzen duten adituekin konpartitzeko. AEDIDH, Torturaren Prebentziorako Koordinakundea, Amnesty International edo Juristen Nazioarteko Batzordea –CIJ elkarteez gain, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiaren delegazio batek, Iratxe Urizar eta Julen Arzuagaz osatutakoa, ere parte hartu du.
Behatokiaren ordezkaria Julen Arzuagak hitza hartu du terrorismoaren aurkako borrokan giza eskubide batzuen etenaldia salatzeko. Bere esanetan “esparru honetan, gaur egun, munduko hainbat gobernuk giza eskubideen nagusitasuna gero eta gehiago onartzen ari direnean, Espainiar estatuak, aitzitik, mugiezintasunaren ikurra bihurtu dira”.
Inkomunikaziopeko atxiloketari buruz, Komitearen aurrean salatu du “beste behin ere erregimen horren inguruko eztabaida planteatzen denean, oraingo honetan Gasteizko Parlamentuan, espainiar alderdi nagusiek indarrak batzen dituzte nazioarteko erakundeen gomendio garrantzitsuena bete ez dadin”. Horrela, atxiloketa mota hau torturaren jatorri moduan kokatu zuen.
Behatokiko kideak gogora ekarri zuen baita ere espainiar delegazioaren txostenean egiten den aipu bat: atxilotuaren konfiantzazko abokatu eta medikuek ezin dute erregimen honetan bere lana gauzatu “erakunde armatuaren ingurukoak direlako” eta honek “lehenengo ikerketaren funtsezko momentu honetan” eragin negatiboa lukeelako. Torturaren prebentzioaren alde lan egiten duten profesional hauen kontrako kriminalizazio onartezina izateaz gain, Julen Arzuagak azpimarratu zuen inkomunikazioa “lehenengo ikerketa” bezala interpretatzean, “atxiloketa ez da aldez aurretiko ikerketa baten ondorioa, zientifikoa eta metodikoa dena eta froga nahikoak biltzen dituena, baizik eta inkomunikazioaren bitartez ikerketa hau ordeztuko da hain zuzen. Tratu txarrak eta tortura erabiliz lortuko dira froga horiek” gehitu zuen.
Iratxe Urizar, bere aldetik, Auzitegien jardunari egin zion erreferentzia, torturaren salaketak egoki ikertzeko ukatzen direlako eta baita ere inkomunikaziopean lortutako adierazpenak froga indarra emango dietelako auzi-bideetan. Zentzu horretan, abokatu honek honako salaketa hau luzatu zion Komiteari: “ikerketa judizial eraginkor baten ezean, atxilotua epaitzen duten autoritate judizialek giza eskubideei inolako bortxaketa ez dela jazo ondorioztatuko dute eta horrela, emandako adierazpenak bidezkoak izango dira”. Gai honetan sakonduz, gogora ekarri zuen Orkatz Gallastegiren kasua. Auzitegi Gorenak ontzat hartu zuen torturapean hartutako adierazpenak froga nahikoa izango direla zigorrezko epai bat oinarritzeko. Hala, Behatokiko abokatuak gaineratu zuen “honek koherentzia ematen dio tortura tresna eraginkorra bezala erabiltzen duen sistema honi, terrorismo kasuetan ikerketa eta auzi-bidea tresna horren bitartez aurrera eramateko”.
Espainiar estatuaren azterketarako Komiteko errelatoreak diren Grossman jaunak, txiletarra eta Gaye jaunak, Senegalekoa, kezka agertu dute egitate hauengatik. Zehazkiago, torturaren indultuaren gaiarekin. Zentzu horretan, gogorarazi zaie Komite honek erabaki-gomendio bat luzatu ziola Espainiar estatuari Kepa Urra jaunaren torturatzaileak barkatzen zitzaiela aztertzen zuena. Komite honek erabaki zuen honek erasotzen zuela Urraren erreparazio eskubidea eta eskatzen zion espainiar estatuari egoera hau konpontzean. Eskaera hau izan da guztiz baztertua.
Datozen egunotan Herri Defendatzailearen txanda izango da eta baita ere espainiar delegazioarena, oraindik ere bere osaketa ez bada publiko egin. Komitearen gomendioak datorren astearen bukaeran jakinaraziko zaizkigu. Gehiago irakurri...
2009/11/11
MOMENTUZ AMAIERA EMAN DIOTE HUELVAKO BORROKALDIARI

URTEBETETZEA: OTSAILAK 11
Ctra. de la Ribera, s/n; 21610 - Huelva
Telf.. Información 959.21.16.00
Telf.. Comunicaciones 959.21.16.46
Zuzendariarekin bilkura bat eskatu dute bertako presoek gai honetaz hitz egiteko. Dirudienez arakatzeen agindua zekarren orrietako batean arakatzeak aleatorioki emango direla jartzen zuen. Asteburuan gertaerak errepikatuko balira presoek borrokaldiarekin jarraituko lukete.
Astelehenetik hona burutu duten itxialdiarekin senideen aurkako jazarpena salatu nahi izan dute. Momentu honetan bisita eskatu dute zuzendariarekin. Arakatzeen agindua zekarren orrietako batean arakatzeak aleatorioki burutuko direla jartzen zuen, Presoek adierazi dutenez, asteburuan berriz errepikatuko balira gertaerak borrokaldiarekin jarraituko luke.
AAMren oharra senideen aurkako jazarpenaren harira:
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik honako gogoeta egin nahi du senideen aurka ematen ari diren azken jazarpenen aurrean:
Espainiar gobernuak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren amaitzeko apostua argia egina du. Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin amaitu nahi dute, borroka independentistarekin amaitzeko bidean beharrezkoa dutelako Euskal Herrian erreferentzia politiko ezinbestekoa duen eta 750 euskal herritarrek osatzen duten Kolektiboarekin amaitzea.
Azken 30 urteotan Kolektibo honen aurkako neurriak etengabeak izan dira. Bergizarteratze planak, sakabanaketa era bakartze poiltika, komunikaziorako eskubidearen murrizketa etengabeak, jipoiak e.a. Aurrez erabili dituzten neurriek porrotak eraman dituzte neurriak berriak pentsatzera eta martxan jartzera. Azken urteotan gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantentzearekin eta biziarteko zigorraren aplikazio praktikoarekin espetxeetako egoera muturrera eraman dute, benetako Guantánamo bat eraiki dutelarik euskal preso politikoentzat.
Baina espetxeetako neurrien norabide berdinean euskal preso politikoekiko elkartasuna itotzeko urratsak eman dituzte. Senideak beti egon dira espetxe politikaren jopuntuan. Sakabanaketa politika da horren adibiderik argiena, azken urteotan 16 senideren heriotzaren erantzulea, eta pasa den ostiralean bertan bi euskal herritar ospitalizatu izananaren eragilea.
Honekin batera, azken hilebeteotan argazkien aurkako sorgin ehizarekin batera, euskal preso politikoekiko elkartasun bideak zigortzeari ekin diote. Gehiago irakurri...
2009/11/10
CURTISEKO ESPETXEAN ITXIALDIA

URTEBETETZEA:OTSAILAK 10
Helbidea:curtis teixoiro Paradela (Foxado) S/N
15310 Curtis
981 77 95 00
ITXIALDIA BURUTZEN ARI DIRA CURTISEN:
Curtiseko espetxean dauden euskal preso politikoak itxialdia burutzen ari dira ostirala bitarte, asteburuan espetxe honetan eta beste hainbatetan izan diren gertaerak salatzeko.
ASKI DA!
PRESOAK KALERA! Gehiago irakurri...
atalak
presoak mutriku
2009/11/08
ITXIALDI MUGAGABEAN HUELVAN

Lurdes txurruka Soraluzekoa, Huelvako espetxean dauden gainontzeko euskal preso politikoekin batera, itxialdi mugagabeari ekingo dio bihartik aurrera.
Azken asteotan senideek pairatzen ari diren jazarpena salatuko dute horrela. Arazoa konpondu arte ez direla bisitetara aterako adierazi dute. Atzo espainiar estatuko espetxeetan dauden euskal preso politiko asko bisitarik gabe gelditu ziren beraien senideak goitik behera miatu nahi dituztelako.
senide bat atxiloturik eta beste hainbat bisitarik gabe (irakurri)
elkartasunak ez du etenik
euskal presoak euskal herrira dagozkien eskubideen jabe Gehiago irakurri...
2009/11/07
PEION BI LAGUNEK ISTRIPU LARRIA IZAN DUTE BISITARA BIDEAN


Kotxea erabat txikitua gelditu da eta bi lagunak ospitalera eraman dituzte. Ondoren alta eman dieten arrern bati puntuak eman dizkiote eta lepokoa jarri diote.Besteti Marta igarriz bisitatzera zioazen bi lagun bisitari gabe utzi dituzte miatzeari uko egin ondoren.
Peio Etxeberria preso oreretarraren bi lagunek istripua izan dute gaur Castelloko espetxera bisita bat egitera zihoazenean. Gertakaria Etxegaraten suertatu da eta kotxea erabat txikituta geratu da. Etxeberriaren lagunak erietxera eraman dituzte eta momentuz ez daukagu beste informaziorik.
SAKABANAKETA = HERIOTZ ZIGORRA
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA DAGOZKIEN ESKUBIDEEN JABE Gehiago irakurri...
atalak
presoak,
sakabanaketa,
soraluze
2009/11/06
742 KIDEK OSATZEN DUTE EUSKAL PRESO POLITIKOEN KOLEKTIBOA
Hauetatik hamaika daude Euskal Herrian, 167 frantziar estatuko espetxeetan sakabanatuak eta 565 espainiar estatuko gainerako espetxeetan sakabanatuak. Bost dira etxean preso dituztenak.
presoen zerrenda.pdf
ESKUALDEKO PRESO POLITIKOEN ESPETXE ALDAKETAK:


ARNALDO OTEGI SOTOTIK ESTREMERARA
JOSE ANTONIO GALARRAGA LANGRAITZETIK VALLADOLIDERA Gehiago irakurri...
atalak
EPPK
2009/11/05
ARGAZKIAK KENDU IZANA SALATU DUTE EIBARTIK
Atzo arratsaldez prentsaurrekoa burutu genuen Eibarren iragan astean
Ertzaintza Montekasino tabernan sartu eta preso politikoen argazkiak
eraman zituela salatzeko. Hona hemen bertan irakurritako testua:
ELKARTASUNAK EZ DU ETENIK!
Orain dela pare bat aste espainiar polizia autonomikoa Montekasino
tabernara joan eta bertan zeuden euskal preso politikoen argazkiak
kendu eta eraman zituen, han ziren guztiak identifikatuz. Hauetatik bi
inputatu eta Espainiar entzutegi nazionalera bidali nahi dituzte, eta
horrela mehatxatu zituzten.
Nahiz eta Urriaren hasieran Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen
errelatoreak preso politikoen argazkiak erakustea ezin dela delitutzat
jo adierazi, euskal gizartearen sustengu zabala duen lan politiko eta
soziala kriminalizatzeko estrategian jarraitzen du Espainiar estatuak.
Estrategia honekin pertsona eta eragileok burutzen duten lana
neutralizatu nahi dute, eta honekin ateak irekitzen dizkiete
inpunitateari, estatuaren indarkeriaren biktimen indefentsioari eta
era guztietako giza eskubideen urraketei, hala nola sakabanaketa
politika edota bizi osorako zigorren aplikazioei.
Errepresioa eremu berrietara zabaldu arren, azken hilabeteetan argi
gelditu da batalla galdu dutela. Herri honetan euskal preso politikoen
argazkiak egongo dira, euskal preso politkoak dauden bitartean. Eta
darabilten oldarkeriarekin argazki gehiago egotea besterik ez dute
lortu.
Horregaitik,errepresioaren aurrean, berau pairatzen dugun pertsonekiko
etengabeko elkartasun lana ezinbestekoa da, eta zentzu honetan
kriminalizazio dinamika honen behin betiko amaiera exigitzen dugu. Gehiago irakurri...
atalak
errepresioa eibar

















